II. Txistu Eguna ospatu da gaur Eibarren, hainbat lekutako txistulariekin

2022/06/26 eta kitto!
Eibarko II. Txistu Eguna ospatu da gaur Eibarren, Usartza txistulari tadekoek antolatuta. Elgoibar, Deba, Durango, Gasteiz eta Zornotzako txistulariek hartuko dute parte. Goizeko 10:45ean elkartu eta talde bakoitzak ibilbide ezberdina egin du. Bakoitzak herriko auzo ezberdinetan kalejira egin eta gero, eguerdian elkartu dira denak Untzagan eta elkarrekin ibili dira erdialdeko kaleetan jotzen.

 


[foogallery id="121430"]