Iruñera joan barik, aurtengo sanferminak Asola Berrin ospatu dituzte

Iruñera joan barik, aurtengo sanferminak Asola Berrin ospatu dituzte
2020/07/08 eta kitto!
Argazkian ikusten dituzuen eibartar hauek urtero-urtero joan ohi dira Iruñera, ...eta kitto! aldizkaria lagun dutela, San Fermin jaiak bertatik bertara bizi eta ospatzera. Baina, aurten horrelakorik ezin izango zutela egin ikusita, plana aldatu eta, herritik irten barik ere, primeran ospatu zuten atzoko eguna Asola Berri elkartean. Umorerik ez zaie falta, gainera, entzierro bariko urte honetan "Azitaingo izkuen erretratu ofiziala" egin eta bidali digute eta!