Jai herrikoien aldeko agerraldia egin zuten gazteek atzo arratsaldean

Jai herrikoien aldeko agerraldia egin zuten gazteek atzo arratsaldean
2021/09/08 eta kitto!
Arrateko jaiak ospatzeko asmoz Jaixak Herrixak Herrixandakok prestatu zuen egitaraua bertan behera geratu dela eta, Udalari beraien haserrea erakutsi eta jai herrikoien aldeko aldarria egiteko agerraldia egin zuten gazteek atzo arratsaldean Untzagan: bertsotan, kantatzen, dantzan... baita Arrateko Ama "prozesioan" aterata ere eskatu zioten Udalari jaiak ospatzeko aukera ematea. Bideoan ikusten den moduan, gazteek soberan dauzkate irudimena, umorea eta ironia.