Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako

Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako
2020/12/21 eta kitto!
Jairik gabeko urtea dihardu izaten, baina Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak martxan jarraitzen du eta hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetara begira herriko hainbat eragilerekin. “Badakigu pixka bat desagertuta ibili garela, baina lasai, atseden luze hau eta gero bueltan gatoz Gabonetako plan zoragarriekin”, euren Instagrameko kontuan esan dutenez.

Etzi, hilaren 23an, 19:00etan, ‘Erradikalak ginen’ izeneko ekimena egingo dute udaletxeko arkupean. 25ean, 19:30ean, ‘Azken ostirala’ egingo da Untzagan. Hurrengo egunean, 26an, ‘Kartzelako bizipenak’ egingo da, preso ohiekin gosaria, 11:00etan, Kultun. 29an, bestetik, bilantziko tailerra eta txapelketa egingo da, 18:00etan, Gaztetxean. Urtea amaitzeko, 31an, manifestazioa egingo da ‘Preso eta iheslariak etxera!’ goiburuarekin, 19:00etan, Untzagan hasita. Urtea hasteko, bestalde, Urkora igotzeko ohiturari jarraituko diote ‘Gazteok ere Urkora!’ ekimenarekin eta argazkia egingo dute tontorrean 10:00etan. 3an, 12:00etan, lagun ezkutua eta txokolatada egingo dute. Eta ekimenekin amaitzeko, urtarrilaren 9an, ‘Bidea gara’ jaialdi-ekitaldia egingo da Untzaga, 17:30ean.

Antolatzaileen berbetan, ekitaldi guztietan segurtasun neurriak bermatuko dira.

jaixak herrixak herrixandako