Jaixak urrutira joan barik (Ermua, Mutriku, Mendaro eta Soraluze)

Jaixak urrutira joan barik (Ermua, Mutriku, Mendaro eta Soraluze)
2018/07/24 eta kitto!
Eibartar gehixenok opor giruan sartuta izango gara, batzuk honezkero disfrutatzen eta beste batzuk zelan aprobetxatu pentsatzen, hori dana lotuta ez badake. Urtetik urtera abuztuan herrixan gero eta jende gehixago geratzen dala esaten jaku, oporrak zatittuta hartzen dabezenak be asko dira-eta. Baiña, urrutira juan barik, herrixan geratzen diranak be ez dabe, ez, aspertzeko asti askorik izango, jaixak han eta hamen, bata bestiaren atzetik, prestatu dabezelako. Hamen dozuez hórretako batzuk. Ondo aprobetxau!!!

Mutrikuko jaixak hillaren 25era arte
21ian hasi ziran herri horretako jaixak. Gaur, martitzena (hillaren 24an) Kuadrilla Eguna ospatuko dabe eta, eguerdiko futbito-zezenekin eta geroko sokamuturrarekin amaitzeko, Su Ta Gar-en kontzertua izango da gaueko 23:00etan. Eta amaitzeko, Santixo egunian, pintura-lehiaketia, okela- eta txakoli-dastaketia eta Anaiarte abesbatzaren kontzertua izango dira.

Ermuko jaixak hillaren 27ra arte iraungo dabe
Aurretik be jaixekin lotutako hainbat ekitaldirekin gozatzeko aukeria izan dabe Ermuan. Gaur,  martitzenian, 24an, txarangen desfile haundixa izango da eta, behin gabera gerturatzen, berbenia Diamante Show taldiarekin eta, ondoren, techno jaialdixa. 25a egun garrantzitsua da jai hauen barruan: egun horri sokamuturrarekin hasiko da 08:00etan, herri-kirolak eta profesionalen arteko pilota partiduak be izango dira, ez da faltako 20:30xetan euskeriaren aldeko konpromisuaren brindisa eta, illuntze bidian, Golden Apple Quartet-ek bere aktuaziñua hasiko dau 22:30xetan eta jarraixan beste bi berbena izango dira herriko puntu desberdiñetan. Eguenian, hillaren 26xan, bigarren sokamuturrarekin batera, nagusixendako egun horretan omenaldixa egingo jakue, herri-bazkarixa be izango da, larrain-dantzarako tartia be bai eta, ondoren, “Mulier” dantza-ikuskizuna eta berbenia. Azken eguna, 27ko barixakua, haundixa izango da, azken sokamuturra, paella-lehiaketa entzutetsua, erromerixia, su artifizialak eta Los Diablos-en kontzertua tarteko.

Mendaron 25ian hasitta 29ra arte jai eta jai
Santana bezperan, hillaren 25ian, Salbea izango da goizian eta txupinazua, bestalde, arratsaldeko 19:30xetan botako dabe, Katasorgiñaren jaitsierarekin batera. Egun horretan izango dira helduen danborradia eta Egurra eta kitto eta Vendetta taldien kontzertu potentiak. Santana egunian prozesiñua, 16:00etan herri-kirolak (Gipuzkuako I. Maillako aizkolarixen txapelketia jokuan dala) eta Imperial Elegancia mariatxia izango dira, eguna Gozategiren kontzertuarekin amaitzeko, 23:00etatik aurrera. 27xan Haurren Eguna ospatuko dabe eta egun horretako programaziñuan umien danborradia eta Oxabirekin egingo dan dantzaldixa sartuko dira. 28xan Kuadrillen Eguna izango dabe, tartian paella-lehiaketia, goittibeherak eta play-back lehiaketiak eskinduko daben giruarekin. Eta jaixekin amaitzeko, 29xan, nagusixenak ospatuko dabe eguna batez be, Zahartzaroari omen egunarekin. Hor txu-txu trena, euskal-dantzak eta bazkarixa eta Lehianekin prestatuko daben dantzaldixa izango dira nagusi. Jaixok Katasorgiñaren igoerarekin amaittuko dira.

Soraluzen be 25ian hasiko dira, 28xan amaitzeko
Udaletxetik botako dan kañoikadiarekin hasiko dira Soraluzeko jaixak Santixo egunian. Hori arratsaldeko 19:00-etan izango da eta, udaletxeko kontzejupetik, Euskaraldirako Soraluzeko hamaikakua arduratuko da botatziaz. Halanda be, aurretik gaztien bazkarixa eta bertso-poteua izango dira. Gero helduen danborradiak urtengo dau eta izango da musikarekin datza egitteko aukeria be: Edelweis orkestiak joko dau Plaza Zaharrian eta Fan & Go taldiak erromerixia eskinduko dau Zubi Nagusixan. Santana eguna hasteko gaiteruak eta zezenak hasiko dira goiz-goizetik, bakaillau-lehiaketiak hartuko dau eguerdixa, alkartasun-bazkarixa izango da jarraixan eta, behin arratsaldian sartuta, zezenak barriro be, dantzarixen kalejiria eta larrain-dantza. Gabian Golden Apple Quartet Plaza Zaharrian batetik eta Pelax & Telmo Trenor, A Tuti Plen eta Bastardix taldiak emongo daben kontzertua bestetik, azken hori Zubi Nagusixan. Hillaren 27xan, barixakuan, puzgarrixak, Barredora txapelketia, Rockalean taldiaren kalejiria eta, eguna amaitzeko, Against You eta Liher taldien kontzertua izango dira. Azken eguna, zapatua, betia izango da: herriko produktuen azokia izango da goizian, Tio Teronen Semiak taldiaren dantza-ikuskizuna be egongo da eguardixan eta baitta herri-bazkarixa be Kalebarrenian. 20:00etan Arantza eta Pantxok kontzertua eskinduko dabe eta jarraixan Soraluze Open Air Gune Musik jaialdixa frontoian. Oihan Vega eta Egoitz Txurrukaren disko-festarekin batera (Plaza Barrixan), Barrabasa, Nafarroa 1512 eta Nomadak taldiekin kontzertua izango da Zubi Nagusixan, bixak 23:00etan hasitta.

Uztaillian.-
22xan, Malenak: Mutrikun eta Durangon
25ian, Santixauak: Ermuan, Soraluzen, Mendaron,
Goimendin eta Etxebarrian
26xan, Santanak: Mendaron, Soraluzen eta Arrasaten
31n, Saniñaziuak: Azpeitian, Antzuolan, Lekeitixon, Elorrixon eta Garain
Abuztuan.-
5ian, Kopraixak: Itziarren
6xan, San Salbadorrak: Eibarko auzuan
10ian, Sallobentiak: Ermuko eta Elgoibarko auzuetan
12xan: Euskal Jaixa Zumaian
15ian, Andramaixak: Eibarko Azittaiñen, Elgetan, Soraluzen, Mallabixan, Ondarrun, Azkoitian eta Aretxabaletan
16xan, Sanrokiak: Deban, Elgoibarko auzuan eta Mallabixan
20xan: Kuadrilla Eguna Zumaian
24an, Sanbartolomiak: Elgoibarren
31n, San Ramon Nonato: Mallabixan
Iraillian.-
1ian, Sanantoliñak: Lekeitixon
14an, Kalbaixuak: Mutrikuko auzuan

Azittaiñen urtero errespetatzen dabe abuztuaren 15eko jaieguna. Azittaiñen urtero errespetatzen dabe abuztuaren 15eko jaieguna.