Kale-antzerki ibiltaria izango dugu gaurkoan

Kale-antzerki ibiltaria izango dugu gaurkoan
2022/06/24 eta kitto!
Gaur, 19:00etan, Asaco konpainiak Anbulatorioko parketik Untzagara saio ibiltaria eskainiko du. Ikuskizun honetan tanke bat pailazo baten atzetik ibiliko da eta barrez lehertuko du bidean aurkitzen duen jendea. “Gurugu menditik datoz eta tankearekin mugak berritzen ibiliko dira efektu bereziak erabiliz”, diote antzerki konpainiakoek.