Kilometroak-erako autobusak Toribio Etxebarriatik irtengo dira

Kilometroak-erako autobusak Toribio Etxebarriatik irtengo dira
2012/10/05 eta kitto!

Domekan, urriaren 7an ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia Andoainen eta bertara joateko autobusak antolatu dituzte Juan Antonio Mogel ikastolako Gurasoen Elkarteak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak. Zazpi autobus izango direnez, Ego-Gainetik irten beharrean Toribio Etxebarria kaletik izango da irteera, 09.30etan. Bueltarako autobusa, berriz, 19.30etan irtengo da Andoainetik.