Kirola Euskaraz Bizi ospatu zuten Iturburun

Kirola Euskaraz Bizi ospatu zuten Iturburun
2012/06/04 eta kitto!

Orain asteburu bi Juan Antonio Mogel ikastolako txikien olinpiadak egin zituzten Iturburun eta asteburu honetan, berriz, nagusien txanda izan da, zapatuan ospatutako Kirola Euskaraz Bizi Jaialdian. Egun osorako egitarauak kirol-proba eta bestelako lehiaketa zerrenda luzeak osatu zuten, azken urteotan antolatutakoen bidetik eta bertan parte hartzen izan zirenek zein ikusle modura joandakoek ederto eman zuten zapatua.