Kontzertua eta Gautenaren aldeko subasta antolatu dituzte zapaturako Ametsa tabernan

Kontzertua eta Gautenaren aldeko subasta antolatu dituzte zapaturako Ametsa tabernan
2019/05/23 eta kitto!
ZZTorpes taldearen kontzertua antolatu dute zapaturako Ametsa tabernan eta, horrekin batera, Gautena autismoaren Gipuzkoako elkartearen aldeko subasta egingo dute. ZZ Top taldearen musikari eskainitako taldea aurretik CV izenekoa osatzen zuten Oscar Martinez-Toledano, Fernando Machin, Oscar Sola eta Aitor Irisarri eibartarren eskutik sortu zen. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta, abestien arteko tarteetan, Aratosteetan taberna dekoratzeko egin zituzten koadroak enkantean ipintzeko aprobetxatuko dute. Koadroak subastara atera eta, horri esker batzen duten dirua Gautena elkartekoei emango diete. Bestalde, Gautena elkartekoek ere ekitaldian parte hartzen egongo dira, txorizo-pintxoak salgai ipiniko dituzte-eta.

ametsa koadro 2 ametsa koadro 1