Lambretta motor hotsak hartu zituen kaleak zapatuan

Lambretta motor hotsak hartu zituen kaleak zapatuan
2019/07/15 eta kitto!
Eibarko Lambretta Klubaren eskutik asteburuan egin den XVI. Lambretta kontzentrazioaren harira, zapatuan ia ehun motorzale elkartu ziren Untzagan. Urteroko martxan kontzentrazioan parte hartzeko izena eman zutenen motorrak ikusteko aukera egon zen goiz osoan, eguerdiko kalejirari ekin baino lehen. Era guztietako Lambretta motorrak herriko kaleetan martxa betean erakutsi ondoren, San Kristobalera igo eta han laga zituzten, jaietan zebilen jendeak ikusteko, jarraian Lekeition zuten bazkarira joateko kostarako bidea hartu baino lehen. Eta, egunerako plana biribiltzeko, La Red Teatroren ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan zuten motorzaleek. ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN IKUS DEZAKEZUE ETA HEMEN DAUKAZUE KALEJIRAN GRABATUTAKO BIDEOA:

https://youtu.be/cmwMI7cP89s