Legarreko jaiak gaur arratsaldean abiatuko dira

Legarreko jaiak gaur arratsaldean abiatuko dira
2015/09/18 eta kitto!

Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 18) abiatuko dira Legarreko jaiak, Arrajolape elkarteak antolatutako egitarauari jarraituta. Jarraian, gaurko eta biharko prestatu dituzten ekitaldien zerrenda eta horietako bakoitza noiz egingo den irakur dezakezue:

Barixakua 18
19.30.- Txupinazoa eta kalejira, trikitilari eta buruhandiekin.
20.30.- Patata-tortilla txapelketa.
21.00.- Herri afaria auzoko umeentzat eta talogintza tailerra.
22.00.- "Magia apur bat" ikuskizuna. Ondoren, musika txosnan.

Zapatua 19
09.30.- Mendi ibilaldia, Legarretik irten eta Sosola baserriraino. Hamarretakoa hango produktuekin.
11.00.- Pelota partidak (umeak). Frontoian.
12.00.- Kalejira, trikitilari eta buruhandiekin, zaharren egoitzatik hasita.
12.15.- Pintxo-triki-poteoa, buruhandiekin (Piztu eta Legarre Gain elkarteak eta Parra taberna).
13.00.- Umeendako jolasak eta igel-toka txapelketa, txosnan.
14.30.- Auzo bazkaria.
16.00.- Dantzarako musika helduentzat.
17.00.- "Atrebentziazko ipuinak" umeendako ipuin-kontalari saioa.
18.30.- Txokolatea eta bizkotxoak umeentzat.
19.30.- Kalejira Xero Xiette taldearekin eta buruhandiekin.
20.00.- Erromeria Xero Xiette taldearen eskutik.
22.30.- Pam eta Osso taldeen kontzertua.