Legarreko jaiak giro ederrean ospatu dituzte

Legarreko jaiak giro ederrean ospatu dituzte
2012/09/24 00:00
eta kitto!

Barixaku eta zapatuan ospatu dituzte jaiak Legarre aldean eta antolatutako ekitaldiei esker ondo baino hobeto pasatzeko aukera izan zuen jendeak. Jaiak antolatzen ibilitako Arrajolape Kultur Elkartekoek diotenez, "aurten ere auzoari eskerrak eman behar dizkiogu. Benetan ondo pasa genuen, giro paregabea izan zen eta auzolan ugari egin zen. Eskerrik asko auzoko eta kanpotik etorritako guztioi jaietara etorri, lan piskatxo bat egin eta denok asko gozatzeko aukera izan genuelako. Mila esker diruz lagundu diguzuen guztioi ere, zuek gabe ezingo genituzke eta jaiak aurrera atera". Errifetan saritutako zenbakiak, berriz, 1.952 eta 655 izan dira. Argazkiak ikusteko, hemen klikatu.