Lehiaketara aurkeztutako paellak janda ospatu zituzten jaiak Barrena kalekoek

Lehiaketara aurkeztutako paellak janda ospatu zituzten jaiak Barrena kalekoek
2012/09/17 eta kitto!

Zapatuan, hilaren 15ean ospatu zituzten jaiak Barrena kalekoek, ohiturari jarraituta eguerdian paella lehiaketarekin hasi eta, jarraian, lehiaketara aurkeztutako arrozekin auzoko parkean herri-bazkaria eginda. Paella onenak prestatu zituztenentzat sariak banatu zituzten eta bazkalostean nahi izan zutenek musean jokatzeko aukera izan zuten. Eguna giro onean eman zuten auzokideek, argazki sorta honetan ikus dezakezuen moduan.