Maria Hurtadorena izango da Sanjuanetako kartela

Maria Hurtadorena izango da Sanjuanetako kartela
2012/05/18 eta kitto!

Hilabete besterik ez da falta Sanjuanetarako eta hasi dira jaietarako gauzak prestatzen. Ermuako Maria Hurtado Vesgaren 'Musikan blai!' kartela izango da jaiei irudia emango diena, bera izan baita kartel lehiaketaren irabazlea. 11 eta 14 urte bitartekoen atalean Ainhitze Lasa Arrizabalagak lortu du saria 'Susko danborrak' kartelarekin, eta 10 urte artekoenean Maialen Casañak 'Zezen korroa'-rekin.

"Ez izan tronparen errege"
Alkohol gehiegi ez edateko umore kutsua daukan pegatina irabazlea Mikel Treviño, Joseba Aranzabal eta Amaia Ajuriagerraren 'Ez izan tronparen errege' izan da.