Meltxor, Gaspar eta Baltasar 19.00etan irtengo dira Untzagatik

Meltxor, Gaspar eta Baltasar 19.00etan irtengo dira Untzagatik
2013/01/04 eta kitto!

Gaur (zapatua, hilak 5) Errege Kabalgatak herriko kaleak zeharkatuko ditu, Ekialdetik etorritako Hiru Erregeekin. 19.00etan Untzagatik irtengo dira, Cielito Musika Bandak lagunduta. Aurretik, baina, 17.00etan Ipurua Dantza Garaikidea, Ipurua Gimnasia Erritmika eta Eibarko Balleta taldeen dantza erakustaldia egingo da Ipurua kiroldegian.