Moto-lasterketak protagonista Arrate izenekoen jaian

Moto-lasterketak protagonista Arrate izenekoen jaian
2012/09/17 eta kitto!

Arrate izenekoek atzo (domeka, hilak 16) ospatu zuten euren jaia, urteroko ohiturari jarraituta Arratera igo eta bertan egun-pasa ederra eginda. Azken edizioetan jaiaren aitzakiarekin prestatzen dituzten jokoek gero eta pisu haundiagoa hartzen dihardute egunerako egitarauaren barruan eta aurten moto-lasterketak izan dira protagonista. Ederto pasatu zuten jaiarekin bat egin zutenek, horretan zalantzarik ez dago. Bestela, ikusi atzokoan ateratako argazkiekin osatu dugun bilduma.