Musika Bandak serenata eta kontzertuarekin ospatuko du Santa Zezilia

Musika Bandak serenata eta kontzertuarekin ospatuko du Santa Zezilia
2012/11/16 00:00
eta kitto!

Cielito Musika Bandak, urteroko moduan, zapatu gauerdian habanerak protagonista izango dituen Santa Zezilia Serenatarekin omenduko du musikarien babeslea. Domekan, berriz, 12.30etan Santa Zezilia kontzertua eskainiko du Coliseoan. Kontzertuan, gainera, hainbat berritasun izango dira: batetik, Ainhoa Urkizu klarinetistak bakarlari modura jardungo du Viktor´s Tale obran. Eta beste alde batetik, kide berri biren aurkezpena, Aitor Bastida eta Andoni Campos klarinetistena egingo dute domekako emanaldian. Domekako kontzerturako prestatu duten programa jarraian irakur dezakezue:

Santa Zezilia Kontzertua
- Teatro Montecarlo (pasodoblea, A. P. Perelló).
- Kantabricum (rapsodia, C. Sánchez-Barba).
- Viktor's Tale (tema, J. Williams).
- El Tambor de Granaderos (obertura, R. Chapí).
- Highlights From Hook (aukeraketa, J. Williams).
Zuzendaria: Carlos Sánchez Barba