Musika goizetik gauera izango dugu gaur

Musika goizetik gauera izango dugu gaur
2022/06/23 eta kitto!
Asteburuan En Tol Sarmiento eta Tanxugueiras taldeen kontzertuez gozatu ondoren, Sanjuanak musikaz beteta datoz. Gaur, San Juan bezperan, goizetik hasiko dugu musika giroarekin. 11:00etan, Untzagatik hasita, Usartza Txistulari Bandak, musikarien laguntzarekin, Sanjuanetako Zortzikoa eskainiko du.

Egunean zehar ekintza asko egongo dira, baina arratsaldean eta gauean musikak bere tartetxoa izango du. Arratsaldean, 19:00etan, San Andres parrokiako abesbatzak Salbea eskainiko du. Eta gero, 00:15etik 04:00ak arte, azken urteotako Sanjuanetan falta izan ez den talde eibartarra izango dugu gaua girotzen: Lisker.

Egitarau ofizialaz gain, Zaizoi tabernak kontzertuak eskainiko ditu Sanjuanetan, eta  gaur Kvalvika eta Braulio taldeek joko dute 19:00etan. Bestetik, txosnagunean Kete Kalles eta Enziska 2 taldeek joko dute.