Olentzero eta Mari Domingi gaur Ibarkurutzera bisitan

Olentzero eta Mari Domingi gaur Ibarkurutzera bisitan
2013/12/20 eta kitto!

Zona 10 elkarteak antolatuta, gaur (barixakua, hilak 20) 18.30etatik aurrera Olentzero eta Mari Domingi Ibarkurutzeko iturrian bisitan egongo dira. Gaurko ekitaldian lagun ezkutuaren opariak banatuko dituzte eta prestatu duten jokoan parte hartzen dute umeen artean bizikleta baten zozketa egingo da. Gainera haurrendako tailerrak prestatu dituzte: gailetak apaintzekoa (Cake y Mas-ek lagunduta), Gabonetako apaingarriak egitekoa (Itzamnarekin) eta makillajea (Biothecareko neskekin). Horietan parte hartzen duten umeendako ere opariak zozketatuko dituzte. Horrez gain, elkarteko dendariek-eta emandako opariekin tonbola antolatu dute (tiketak erosketak egitean lortu daitezke). Horrekin batera, eta Aldatzeko boluntarioen laguntzari esker, Ibarkurutze pareko lokalean (Don Piso egon zen tokian) jatekoak eta jostailuak batzen jardungo dute Caritas eta Elikagaien Bankuari eta Emaus-i emateko.