Olentzero eta Mari Domingi herriko kaleetan zehar kalejiran ibili dira

Olentzero eta Mari Domingi herriko kaleetan zehar kalejiran ibili dira
2022/12/24 eta kitto!
Haur eta heldu mordoa bildu ditu gaur goizean Urkizutik abiatu den kantu kalejirak. Eibartarrek harrera bero-beroa egin diete Olentzero, Mari Domingi eta laguntzaile guztiei eta Gabonetako kantu ezagunak abesten bete dute Untzagarainoko ibilbidea. Beratara ailegatuta, Olentzerok udaletxe barruan egin die harrera etxeko txikienei eta azken momentuan idatzitako gutunak eskura hartu ditu. Orain atseden hartzera joan da, gauean lan asko egin beharko baitu, etxe guztietara opariak banatu ahal izateko.