Olentzeroren kalejira 18.00etan hasiko da

Olentzeroren kalejira 18.00etan hasiko da
2013/12/24 00:00
eta kitto!

Urtero lez, gaur (abenduak 24) Olentzerok kalejira egingo du, 18.00etan Untzagan hasita. Kalejiran, Olentzerorekin batera, Pantxika astoak, Eibarko Kantuzaleak eta Kaleetan Kantuz abesbatzek eta Jainaga eta Musika Eskolako trikitilariek hartuko dute parte. Untzagatik abiatu hasiko da eta Calbeton kalearen hasieran eta amaieran, Julian Etxeberriaren hasieran, Toribio Etxebarria kalearen hasieran eta erdialdean eta Untzagan geldiuneak egingo diituzte kantatzeko. Amaitzean,19.00etan Olentzerok ume guztiei harrera egingo die. Aurten ume guztientzat opariak banatuko ditu Olentzerok, txokolatezko Olentzero bana emango die-eta.