Ostegunean herriko erdigunea oinezkoentzat izango da 14:00etatik aurrera, Eguen Zuri ospatzeko

Ostegunean herriko erdigunea oinezkoentzat izango da 14:00etatik aurrera, Eguen Zuri ospatzeko
2023/02/13 eta kitto!
Aratosteak direla eta, ostegunean (Eguen Zuri), erdigunea oinezkoentzat izango da, 14:00etatik 21:00etara, ikastetxeen kalejirak eta bestelako ekitaldiak egin ahal izateko. Eta datorren larunbatean, berriz, Aratoste Zapaturako prestatu dituzten jarduerak egiteko, herriko erdiguneko kaleak oinezkoentzat izango dira eguerditik aurrera, 12:00etatik hasita domekako 22:00etara.