Paella txapelketa egingo da Arraten Kofradia Egunean

Paella txapelketa egingo da Arraten Kofradia Egunean
2012/09/05 eta kitto!

Urteroko moduan, Arrateko jaien inguruko paella txapelketa egingo da aurten ere Kofradia Egunean (domekan, hilak 9an). Parte hartzen dutenek 12.00etan ekingo diote paella prestatzeri eta ordubeteko tartea izango dute amaitu eta epaimahaiko kideen eskutan ipintzeko. Talde bakoitza sukaldari zaletu bik osatuko dute eta paella prestatzeko behar diren osagai eta tresna guztiak (lapikoa barne) partehartzaileek eraman beharko dituzte. Gutxienez sei lagunendako beste arroz prestatu beharko dute.
Izen-emateak Arrateko zelaian egingo dira egunean bertan, 11.30etan. Gehien jota 20 bikote onartuko dituzte etan honako sariak banatuko dira: garaikurra eta 90 euro lehenengo geratzen direnetzat, garaikurra eta 60 euro bigarrenentzat eta garaikurra hirugarrenentzat.