Piztu dituzte Gabonak girotzeko kalean ipinitako argiak

Piztu dituzte Gabonak girotzeko kalean ipinitako argiak
2020/11/28 10:56
eta kitto!
Atzo arratsaldean piztu zituzten Gabonetarako kaleak girotzeko ipini dituzten argiak. Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren arteko lankidetzari esker apainduko dituzte herriko kaleak, jaiak amaitu arte eta horretarako inbertsioa 55.500 eurokoa izan da. Hala ere, aurten bakarrik Eibar Merkataritza Gune Irekiaren kide diren dendak dauden tokietan jarriko dituzte argiak.