Sagardo Eguna datorren zapatuan, urriaren 6an ospatuko da

Sagardo Eguna datorren zapatuan, urriaren 6an ospatuko da
2012/10/01 eta kitto!

Urteroko moduan, Sagardo Eguna ospatuko dugu, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Aurten urriaren 6an (zapatuan) izango da jaia, goizez eguerdiko 12.00etan hasi eta 15.30ak arte eta arratsaldeko 19.00etatik sagardo guztia amaitu arte. Gorenak elkarteko 13 sagardotegitik ekarritako sagardaa edateko aukera izango du nahi duenak eta, nola ez, sagardoari laguntzeko pintxoak ere egongo dira salgai. Gainera, aurten umeendako "sagarrak batzen" jokoa antolatu dute. Beraz, jaiarekin bat egitera gonbidatu nahi dugu jende guztia eta, bide batez, norbait egun horretan sagardoa ateratzen, pintxoak prestatzen edo beste edozein lenetan laguntzeko prest egonez gero, mesedez gurekin harremanetan ipintzeko eskatu, laguntza guztia ongietorria izango da-eta. Lagundu nahi duenak …eta kitto!-ra zuzenean etorri (Urkizu, 11 solairuartea), deitu (943200918) edo idazteko (elkartea@etakitto.com) aukera dauka. Eskerrik asko aldez aurretik!!