#SagardoEguna arrakastatsua izan da beste behin

#SagardoEguna arrakastatsua izan da beste behin
2012/10/06 00:00
eta kitto!

Eta eguzkiarekin hasi dugun #SagardoEguna euripean agurtu dugu. Hori bai, umore ezinhobearekin eta aparteko jai giroan murgilduta. 19.00etan txartelen salmentari ekin orduko jendea salmenta postuaren parean pilatzen hasi da eta konturatzerako benetan ilara luzea sortu da. Hala ere, jendeak lasai hartu du eta ia konturatu barik salgai ipintzeko zeuden edalontzi guztiak saldu dira. Jaia azken sagardo botilak hustu arte luzatu da eta arratsaldean atera ditugun argazkiak goizean sortutako bildumari gehitu dizkiogu. Ikusi nahi badituzue hemen klikatu. …eta kitto! Euskara Elkartearen izenean, eskerrik asko bihotzez jaira batu zareten guztiei!