Salado eta Beorlegi gogoratuko dituzte San Kristobal auzoko jaietan

Salado eta Beorlegi gogoratuko dituzte San Kristobal auzoko jaietan
2012/07/13 eta kitto!

Gaur 19.00etan txupinazoarekin hasiko dira San Kristobalgo jaiak eta hasi eta berehala, auzokide ezagunari urtero egiten zaion omenaldian Fernando Beorlegi margolaria edukiko dute gogoan. Horren harira, gainera, egunotan, Beorlegiren margolanen kopiekin erakusketa dago martxan auzoko tabernetan. Gaurko programak, besteak beste, Mauxitxa txarangarekin kalejira, haurrendako jolasak, tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta auzoko tabernetan banatzea jasotzen ditu. Gauean, berriz, Mikel Arrietak Joe Satrianiri eskainitako kontzertuaren ostean, jaietako bigarren omenaldiaren txanda ailegatuko da gauerdiarekin batera: Lisker taldekoek R&R gaua eskainiko dute, iaz hil zen Josean Salado bateriajole-ohia gogoan. Emanaldian Lisker taldearekin batera taldean jardundako beste batzuek ere hartuko dute parte, tartean Ernesto Gómez-ek eta Jesús Gil-ek.
Jaiak zapatuan eta domekan jarraituko du, egun osoan zehar egingo diren jarduerekin. Egingo direnen artean, baina, zapatu gauean King Africa ezagunak eskainiko duen kontzertuak jende mordoa erakartzea espero dute antolatzaileek. Jarraian, jai egitarau osoa irakurri dezakezue:

Barixakua 13
19.00.- Jaien hasierako txupinazoa.
19.05.- Auzokide ezagunari omenaldia: Fernando Beorlegi. Kalejira Mauxitxa txarangarekin.
19.30.- Haurrendako jolasak, Fray Martin Malleako parkean. Tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta auzoko tabernetan eta Jai Batzordearen barretan.
23.00.- Mikel Arrietaren emanaldia, Joe Satrianiri omenaldia.
00.00.- Kontzertua: Lisker. R&R gaua. Josean Saladori omenaldia.

Zapatua 14
10.30.- Haurrendako marrazki lehiaketa.
11.30.- Haurrendako Molto motorren kontzentrazio-lasterketa.
12.30.- Herri-sandiada, Aizarnako parkean.
13.00.- Lanbretta motorren IX. Igoera San Kristobalera.
17.30.- Erlojupeko umeendako XIX. Igoera San Kristobalera.
19.30.- XIII. Dardo Txapelketa helduentzat.
21.00.- Herri-afaria plazan.
23.00.- 60-70 hamarkadetako festa. Makrodiskoteka DJ Zenaidarekin.
00.00.- King Africa-ren kontzertua.
01.30.- Udako jaia. Makrodiskoteka DJ Zenaidarekin.
03.00.- Txokolate-jana.

Domeka 15
11.00.- Tirolina eta ohe elastikoak, Fray Martin Malleako parkean. Scalextric erakustaldi-lasterketa.
11.15.- Xaboi-tailerra. Aizarnako parkean.
12.00.- Hildakoen aldeko meza.
12.30.- Paella txapelketa plazan.
13.00.- Piskolabisa.
17.30.- Freskagarri eta gozokien banaketa haurrentzat.
18.00.- Zezentxo eta ponyak, Gorixorekin.
19.00.- Lehiaketetako sari-banaketa.
19.30.- Festa DJ Araba-rekin.
20.30.- Rifaren zozketa.
21.30.- Jaien amaierako traka.