San Juan eguneko argazkiak gure mediatekan ikusgai dituzue

San Juan eguneko argazkiak gure mediatekan ikusgai dituzue
2019/06/25 10:40 eta kitto!
Aurreko egunetan bezala,  ...eta kitto!-ko argazkilariek kalean eman zuten  atzoko eguna (San Juan eguna), argazkiak ateratzen, eta zuen eskura jarri ditugu blduma honetan: https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=sanjuanak-2019-ekainak-24-san-juan-eguna.  Ekitalde desberdinen irudiak ikusiko dituzue bertan: "Kolore Monstruoak" jolas parkea, "San Juan City Secrets" Makro Ginkana jokoa, Trapu Zaharra-ren "Turisteando" kale antzerkia, umeen danborrada, Jainaga eta Narbaizaren erromeria, Kezka dantza taldearen soka dantza eta Jamaica Show-ren berbena.  Txosnagunean ere egon ginen, eta giro ezinhobean egin zituzten jokoen irudiak eta ondoren izan zuten elektrotxarangarenak ere jaso ditugu. On egin!

Gaurko egitaraua hemen daukazue.

Aurreko egunetako argazkiak:

Ekiainak 23 (goiza eta eguerdia) (https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=sanjuanak-2019-kuadrilak-dultzaineroak-pregoia-eta-txupinazoa).

Ekainak 23 (arratsaldea) (https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=sanjuanak-2019-ekainak-23-arratsaldeko-giroa).

Ekainak 23 (gaua) (https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=sanjuanak-2019-ekainak-23-dantzak-san-juan-sua-danborrada).