San Juan jaiek bete-betean hartuko dute asteburua

San Juan jaiek bete-betean hartuko dute asteburua
2012/06/21 00:00
eta kitto!

Aurtengo sanjuanetako egun potoloenek asteburuarekin bat egingo dute, baina aurretik ere izango da girotzen joateko aukerarik: gaur 17.00etatik aurrera umeak izango dira protagonista nagusiak, Untzagan eurentzat prest egongo diren tailer, puzgarri eta bestelakoekin eta barixakuan ere egitarauko hainbat jarduera garatuko dira. Egitarau osoa jarraian irakur dezakezue:


Barixakua 22
19.00.- Umiendako antzerkixa: “Libertia” antzezlana, Hortzmuga konpaiñiaren eskutik. Untzaga Plazan.


20.30.- Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua: "Pablo Sorozabal, musikua bidegurutzian". Sarreria: 3 euro. Coliseo Antzokixan.


22.30.- Kontzertua Emepebo5t eta O Sonoro Maxin taldiekin. Jarraixan, Jon Cid eta Oier Aginaga Dj-xak. Untzaga Plazan.


Txosnak: Mojito Jaia
18.30.- Triki-kalejiria, Untzagatik txosnetara (Errebalgo parkiñera).
19.00.- Txosnen irekiera.
21.00.- Batukei, Eibarko batukada feministia.
23.00.- Kontzertuak: Kokein eta Anai Arrebak.

Zapatua 23 San Juan Bezperia


10.30.- Santuari zapixa ipiñiko detse. Ospittalian.
11.00.- San Juan Zortzikua, Usartza Txistulari Bandaren eskutik, musikuak lagunduta. Untzagan hasitta.


12.00.- Kuadrillak Untzagan bildu eta kalejiran Urkizuraiño juango dira. GASTE alkartiak antolauta.


13.00.- Lizarrako Dultzainerueri ongietorrixa, Estaziñuan, eta Untzagaraiño kalejiria, Udalbatzak, Casino Artista Eibarrés-en, Goruntz Abesbatzaren, Asola-Berri alkartiaren eta Armerixa Eskolako ordezkarixak eta kuadrillak lagunduta.


13.30.- Pregoia eta jaixeri hasieria emoteko txupinazua. Udaletxeko balkoittik.


13.45.- Sanjuanetako kartel lehiaketia eta alkohol larregi edatiaren kontrako pegatina lehiaketia irabazi dabeneri sarixa emotia. Udaletxian.


15.00.- San Juan Tiro Txapelketa Nagusixa, usakumiekin. Antolatzaillia: Sociedad de Tiro al Vuelo. Arraten.


17.30.- Kuadrillak Untzagan bildu eta kalejiria zezenplazaraiño, fanfarriak lagunduta.
18.00.- Kuadrillen arteko jokuak. Zezenplazan.


19.00.- Salbea, Parrokixako Abesbatzarekin. San Andres elizan.


19.00.- Debako erraldoi eta buruhaundixen kalejiria, Lizarrako Dultzaineruak lagunduta. Urkizutik urtenda.
19.00.- Kalejiria, Irulitxa fanfarriarekin. Untzaga Plazan hasitta.
19.30.- Kale antzerkixa, Trapu Zaharra taldiaren eskutik. Antzezlana: “Vuelta&Vuelta”.


23.00etatik 04.00etara.- Berbenia Lisker taldiarekin. Untzagan.


23.00.- San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldiaren emanaldixa, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik eta Queimada, As Burgas Galiziako Etxiaren ardurapian. Untzagan.
00.00.- San Juan Kantua eta, jarraixan, Danborradaren Alardia. Untzagan.


Txosnak Gazte Eguna
13.00.- Dultzaineruak, txosnetatik hasitta.
13.30.- Trikipoteua. Untzagatik hasitta.
14.30.- Herri bazkarixa.
17.00.- Jokuak.
19.00.- Akodas Bozine Elektrotxaranga.
23.00.- San Juan Sua + antzerkixa.
23.30.- Kontzertuak: Karma eta Feos Pero Majos.

Domeka 24 San Juan eguna


07.30.- Kalejiria Lizarrako Dultzaineruekin. Zezenplazara juan-etorrixa eta goiz-erestia.


08.00.- Enbolauak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezenplazan.


11.00.- San Juan Sorben bedeinkatzeko mezia. Azittaingo elizan.
12.00.- Kantautako Mezia, Parrokixako Abesbatzarekin. San Andres Parrokixan.


12.45.- Ertzantzaren Musika Bandaren San Juan Kontzertua. Untzaga Plazan.


17.00.- Dantza emanaldixa, Lacasiun Eibarko Andra Latinoamerikanuen Alkartiaren eskutik. Untzagan.


19.00.- Umien Danborradiaren urteeria, Oria eta Ustekabe fanfarriekin. Urkizutik.
19.00.- Kalejiria, Balkanetako Fanfareshukar bandiarekin. Untzagatik hasitta.


20.30.- Umien Pregoia, Umien Danborradako Danbor Nagusixak irakorritta eta Alardia. Untzagan.


23.30.- Soka Dantzia, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldiarekin. Untzaga Plazan.


00.00.- Suzko erroberak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.


00.15etik 04.00etara.- Berbenia Nueva Alaska orkestiarekin. Untzaga Plazan.


Txosnak
18.00.- Janari-lehiaketia.
20.00.- Bertso Merixendia: Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea eta Mikel Arrillaga bertsolarixekin.
23.00.- Karaokia + koko-jantzi jaixa.

Astelehena 25 San Juan Txiki


07.30.- Kalejiria Lizarrako Dultzaineruekin eta goiz-erestia. Zezenplazara.


08.00.- Enbolauak Marqués de Sakako bigantxekin. Zezenplazan.


11.30.- San Juan XIX. Marmittako Lehiaketia. Untzaga Plazan.


18.00.- "Munstro koloreak" umiendako parkia. Untzaga Plazan.


19.00.- Kalejiria, Lizarrako Dultzaineruekin. Urkizutik Untzagaraiño.


19.00.- “Ohitura onak” umiendako antzerkixa, Patxin eta Potxin taldiaren eskutik. Untzaga Plazan.


20.30.- Cielito Musika Bandiari eta Usartza Txistulari Bandiari omenaldixa, Denon Sahatsa alkartian. Antolatzaillia: Auzokoak.


22.00.- Voces y Cuerdas taldiaren kontzertua. Untzaga Plazan.


23.30.- Suzko erroberak, Pirotecnia Astondoaren eskutik.


23.15.- Berbenia antziñako doiñuekin, Cielito Musika Bandiaren eskutik. Untzagan.