San Juan jaietako egitaraua aurkeztu dute gaur

0    Jaiak 
Ekhi Belar
San Juan jaietako egitaraua aurkeztu dute gaur
2018, Eka 19

Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo San Juan jaiak ospatzeko antolatu duten egitaraua Miguel de los Toyos alkateak, Patxi Lejardi Kultura eta Euskera zinegotziak eta Jose Luis Gonzalez “Poxpolo” teknikariak. Sanjuanetarako girotzen joateko ekitaldi ugari aurretik izan badira ere, asteburu honetan hasiko dira modu ofizialean Sanjuanak. Jaietarako aurrekontua 233.000 euro ingurukoa izan da aurten. Jaien harira 87 jarduera antolatu dituzte eta 32 elkartek baino gehiagok hartuko dute parte. Barixaku honetan, ekainaren 22an, 22:00etan elkarrekin jardungo dute kantuan Sostoa Abesbatza, Trío Medianoche eta Eibarko Koro Gaztea taldeek Untzagan. Eta 23:30ean, berriz, Zea Mays taldearen kontzertua hasiko da. Zapatu eta domeka goizean, berriz, enbolatuak egongo dira Untzagan, 08:00etan, Marqués de Sakaren eskutik. Eta ekainaren 23an, urtero bezala, Lizarrako Dultzaineroei Estaziño kalean ongietorria emango zaie, 13:00etan. Kalejiran, Eibarko udalkideez gain, herriko kuadrillak eta aurten omenduko diren kolektiboak ere izango dira: Odei Jainaga eta Pello Osoro kirolariak, Urki kirol taldeko Jesús Alzaga, …eta kitto! Euskara Elkartea eta Eibarko Bakillauaren Kofradixia. Txupinazoa eta pregoia 13:30ean botako dituzte udaletxeko balkoitik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »