San Miguel jaiak Agiñagan

San Miguel jaiak Agiñagan
2012/09/28 eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 29) San Miguel eguna izango da eta, urteroko moduan, Agiñaga auzokoek jaiak ospatuko dituzte. Gaur 18.00etan kanpai-errepikak iragarriko ditu zapatu eta domekan etorriko direnak: bihar 11.00etan meza nagusia ospatuko dute, Usartza txistulari bandakoek lagunduta eta jarraian lunch-a eta umeendako jolasak egingo dituzte. Ondoren, lagunarteko bazkaria egingo dute Agiñagan bertan, Usartza txistulari bandakoekin batera. Eta arratsalderako briska txapelketa, umeendako jolasak eta txokolate jana daude iragarrita. Lagunarteko afariaren ostean, erromeria egingo da Gardoki taldearekin eta goizaldean, berriz, txokolate jana. Eta domekan, 11.00etako mezaren ostean luncha eta Gorritiren animaliaak ailegatuko dira. Bazkaltzeko paella-jana egingo dute, trikitilariek alaituta eta jaiak agurtu baino lehen, zozketa egingo dute.