San Silbestre lasterketa eta erromeria egingo dira zapatuan, urteari agur esateko

San Silbestre lasterketa eta erromeria egingo dira zapatuan, urteari agur esateko
2022/12/28 eta kitto!
Zapatuan, abenduaren 31n, San Silbestre lasterketa egingo da Eibarren, 13:00etik 14:00era, Eibarko kirol klubek antolatuta. Irteera Errebaletik izango da eta honako kaleetatik igaroko da: Toribio Etxebarria, Fermin Calbeton, Bidebarrieta, Urkizu pasealekua, Karmen, Barakaldo, Arragueta, Errebal eta Julian Etxeberria. Amaiera Untzaga plazan izango da eta bertan erromeria egingo da, Jainaga eta Narbaizarekin, 13:30etik aurrera. Bestalde, lasterketa egiten den bitartean (13:00etik 14:00etara), hirigunerako sarbideak itxita egongo dira (saihesbidetik, Azitaindik, Txara-Azpikuatik eta Estaziñotik). Gidariei seinaleetan arreta berezia jartzea eskatu du Udaltzaingoak.