Sanandresak eta Euskeraren Eguna ospatuko dute bihar Sanandreus ekimenean

Sanandresak eta Euskeraren Eguna ospatuko dute bihar Sanandreus ekimenean
2019/11/28 eta kitto!
Sanandresak eta Euskeraren Eguna ospatzeko Armeria Eskolak antolatzen duen Sanandreus ekimenak bihar goizean, barixakuan, emango die hasiera datozen egunotan jai giroan egingo diren ekintzei. 11:00etan Untzagako karpan hasiko da Sanandreus eta sagardoa eta pintxoak, txalaparta, herri kirolak eta jolasak, Niala magoaren ikuskizuna eta hainbat sorpresa egongo dira. Gainera, Armeria Eskolaren kamisetak salgai jarriko dituzte 3 eurotan.  da eta partehartzeko gonbitea egiten die eibartar guztiei.

sanandreus