Sanferminetako txupinazoa Eibarren ere

Sanferminetako txupinazoa Eibarren ere
2012/07/06 00:00
eta kitto!

Urteroko ohiturari jarraituta, Astixarekin Afariketan diharduten umeek San Fermin jaia ospatu dute gaur: eguerdian anbulategi pareko parkean batu eta Untzagaraino kalejiran joan dira, San Ferminen atzetik. Behin Untzagara ailegatuta, santuak udaletxeko balkoitik bota dituen gozokiak hartu eta pareko plazara joan dira, Gorritiren animaliekin ondo baino hobeto pasatzera.