Sanjuanetako egitarauak ekaina osoa hartuko du

Sanjuanetako egitarauak ekaina osoa hartuko du
2012/05/29 eta kitto!

Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean aurtengo Sanjuanetarako egitaraua Miguel de los Toyos alkateak, Esther Kareaga Euskara-Kultura batzordeburuak eta Jose Luis Gonzalez Kultura teknikariak. Krisiaren eraginez bestelako kontuei Udalak egiten diharduen %10eko murrizketak jaietarako aurrekontuan ere eragina izango duela azaldu dute eta, iaz 150.000 bat euroren bueltan ibili arren, aurten 142.000-143.000 euroren inguruan ibiliko dira. Hala ere, ekaina osoa hartuko duen egitarauak 60 musikari profesional, 88 ekitaldi (horietako 53 herriko talde eta elkarteek antolatutakoak), 6 kontzertu, 9 kalejira, 5 berbena, 3 kale-antzerki ikuskizun, 3 enbolatu eta beste jarduera asko jasotzen ditu. Aurtengo ekitaldi nagusietan omenduko diren elkarteak, berriz, Armeria Eskola, Casino Artista Eibarrés, Asola Berri elkartea eta Goruntz abesbatza izango dira.
Koadrilekin bilera
Bestalde, jaietan kamiseta eta bestelakoekin parte hartzeko asmoa duten koadrilekin bilera datorren astean, ekainaren 4an izango dela eman du aditzera Jai Batzordeak. Batzarra Portalean, 3. pisuko ikastaro gelan egingo da, 19.00etan hasita.

Sanjuanak 2012 egitaraua


- Maiatzak 30, eguaztena
20.00.- Biraka Dantza Taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.

- Maiatzak 31, eguena
19.00.- Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen erakusketaren inaugurazioa. Ekainaren 17 arte egongo da zabalik. Portaleko erakusketa aretoan,
20.00.- Biraka Dantza Taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.

- Ekainak 1, barixakua
20.00.- Biraka Dantza Taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.

- Ekainak 2, zapatua
12.00.- Kaleetan Kantuz abesbatzen kontzentrazioa. Jarraian, kalejira. Untzaga Plazan.

- Ekainak 3, domeka
15.00.- Sanjuanetako LXXVII. Txirrindularitza Sari Nagusia, gazteentzat. Krono-igoera: Eibar-Unbe. Antolatzailea: Eibarko Txirrindulari Elkartea. Untzagatik irtenda.

- Ekainak 6, eguaztena
19.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen umeen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.

- Ekainak 7, eguena
20.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.

- Ekainak 8, barixakua
20.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.
20.30.- Goruntz eta Easo abesbatzen kontzertua. Goruntz taldearen XX. urteurrena. San Andres Elizan.

- Ekainak 9, zapatua
10.30.- Sanjuanetako XXIV. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: URBAT I.K.E. Ipurua Kiroldegian. 
11.00etatik goizaldeko 01.00etara, Eibarko II Futbol Festa. Antolatzailea: Jump In Elkartea.

- Ekainak 10, domeka
09.00etatik 14.30era.- Eibarko Hiria Txori Kantarien XII. Txapelketa, JJJ Memoriala. Arraten (eguraldi txarra izanez gero, Iturburu ikastolan egingo da).  Antolatzailea: Eibarko Txori Lagunak. Laguntzailea: Euskal Herriko Txori Basatien Ornitologia Federazioa.

- Ekainak 12, martitzena
19.00.- Garagardo Jaiaren inaugurazioa. Ekainaren 17 arte izango da. Antolatzailea: Eibar Rugby Taldea. Untzagan.

- Ekainak 14, eguena
20.00.- Isabel Laspiurren piano ikasleen kontzertua. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian. 

- Ekainak 15, barixakua
18.00etatik 21.00etara.- Eibarko Hiria Squash Saria. Aurreko kanporaketak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Ipurua kiroldegian.
19.30.- Dantzari Eguna. Antolatzaileak: Klub Deportiboa eta Kezka Dantza Taldea. Untzaga Plazan.
22.00.- Boxeo gaua. Antolatzailea: Gasteiz Sport. Astelena Frontoian.

- Ekainak 16, zapatua
09.00.- Mustra-txakurren probintzia mailako txapelketa. Izen-ematea: 08.00etatik 09.00etara. Antolatzailea: Sociedad de caza y pesca Diana. Arraten.
10.30.- San Juan Pilota Txapelketaren finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Astelena Frontoian.
11.00.- San Juan XXI. Tiro Txapelketa Haizezko Armekin. Antolatzailea: Dinbi-Danba. Hezkuntza Esparruan.
18.00etatik 21.00etara.- Eibarko Hiria Squash Saria. Finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Ipurua kiroldegian. 
17.00.- Team Penning eta Catel Penning erakustaldia (zaldiz western estiloan, arrantxoko lanak, zaldi-heziera), Euskal Western Elkartearen Eskutik. Zezen Plazan.
18.00etatik 20.00etara.- Arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba. Txaltxa Zelaiko kioskoan.
23.00.- Kontzertua Amparo Sánchez-ekin. Jarraian, ARNO DJa. Untzaga Plazan.

- Ekainak 17, domeka
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen Plazan.
11.00.- EIBARKO III TXIKIEN DUATLOIA - Antolatzailea: Eibar Triatloi Taldea. Untzagatik.
12.00.- Ipurua Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia. Untzaga Plazan.
18.00.- Errekortadoreen Jaialdia, Marqués de Saka Ganadutegiak antolatuta. Sarrera: umeendako 2'5 euro, helduendako 6 euro. Zezen Plazan.
19.30.- Euskal Jaialdia, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatua. Untzagan.

- Ekainak 20, eguaztena
18.00.- Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako talde modernoen kontzertua. Txaltxa Zelaiko kioskoan.
19.00.- Untzaga Jubilatu Etxekoen kontzertua. Sarrera: Euro bi. Coliseo Antzokian.

- Ekainak 21, eguena
Egunean zehar, barraken prezioa 0'70 eurokoa izango da.
17.00etatik 20.00etara.- Umeendako puzgarriak eta zezen mekanikoa, Astixaren eskutik. Untzaga Plazan.
18.00etatik 20.30etara.- Umeendako berbena ARNO Djarekin. Untzaga Plazan.
20.30.- Eibarko Ballet Taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.

Ekainak 22, barixakua
19.00.- Umeendako antzerkia: “Libertia” antzezlana, Hortzmuga konpainiaren eskutik. Untzaga Plazan.
20.30.- Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua: "PABLO SOROZABAL, musikua bidegurutzean". Sarrera: 3 euro. Coliseo Antzokian.
22.30.- Kontzertua Emepebo5t eta O Sonoro Maxin taldeekin. Jarraian Jon Cid eta Oier Aginaga Djak. Untzaga Plazan.

-Ekainak 23, zapatua
10.30.- Santuari zapia jarriko zaio. Ospitalean.
11.00.- San Juan Zortzikoa, Usartza Txistulari Bandaren eskutik, musikariek lagunduta. Untzagan hasita.
12.00.- Koadrilak Untzagan bildu eta kalejiran Urkizuraino joango dira. GASTE Elkarteak antolatuta.
13.00.- Lizarrako Dultzaineroei ongietorria Estaziñoan eta Untzagaraino kalejira, Udalbatza, Casino Artista Eibarrés, Goruntz Abesbatza, Asola-Berri Elkartearen eta Armeria Eskolako ordezkariek eta koadrilek lagunduta.
13.30.- Pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa. Udaletxeko balkoitik.
13.45.- Sanjuanetako kartel lehiaketa eta alkohol gehiegikeriaren kontrako pegatina lehiaketen sari banaketa. Udaletxean.
15.00.- San Juan Tiro Txapelketa Nagusia, usakumeekin. Antolatzailea: Sociedad de Tiro al Vuelo. Arraten.
17.30.- Koadrilak Untzagan bildu eta kalejira fanfarrearekin, Zezen Plazaraino.
18.00.- Koadrilen arteko jokoak. Zezen Plazan.
19.00.- Salbea, Parrokiako Abesbatzarekin. San Andres elizan.
19.00.- Debako erraldoi eta buruhandien kalejira, Lizarrako Dultzaineroek lagunduta. Urkizutik irtenda.19.00.- Kalejira, Irulitxa fanfarrearekin. Untzaga Plazan hasita.
19.30.- Kale antzerkia, Trapu Zaharra taldearen eskutik. Antzezlana: “Vuelta&Vuelta”.
23.00etatik 04.00etara.- Berbena Lisker taldearekin. Untzagan.
23.00.- San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik eta Queimada,  As Burgas Casa Cultural de Galiciaren ardurapean. Untzagan.
00.00.- San Juan Kantua eta jarraian Danborradaren Alardea. Untzagan.

- Ekainak 24, domeka
07.30.- Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin. Zezen Plazara joan-etorria eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen Plazan.
12.00.- Abestutako Meza, Parrokiako abesbatzarekin. San Andres Parrokian.
12.45.- Ertzantzaren Musika Bandaren San Juan Kontzertua. Untzaga Plazan.
17.00.- Pilota Jaialdia. Astelena Frontoian.
17.00.- Dantza emanaldia, LACASIUN Eibarko Emakume Latinoamerikarren Elkartearen eskutik. Untzagan.
19.00.- Umeen Danborradaren irteera, Oria eta Irulitxa fanfarreekin. Urkizutik.
19.00.- Kalejira, Balkaneseko Fanfareshukar bandarekin. Untzagatik hasita.
20.30.- Umeen Pregoia, Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita eta Alardea. Untzagan.
23.30.- Soka Dantza Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin. Untzaga Plazan.
00.00.- Suzko erroberak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
00.15etik 04.00etara.- Berbena Nueva Alaska orkestrarekin. Untzaga Plazan.

- Ekainak 25, astelehena
07.30.- Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin eta goiz-erestia. Zezen Plazara.
08.00.- Enbolatuak Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen Plazan.
11.30.- San Juan XIX. Marmitako Lehiaketa. Untzaga Plazan.
18.00.- "Munstro koloreak" umeendako parkea. Untzaga Plazan.
19.00.- Kalejira, Lizarrako Dultzaineroekin. Urkizutik Untzagaraino.
19.00.- “Ohitura onak” umeendako antzerkia, Patxin eta Potxin taldearen eskutik. Untzaga Plazan.
20.30.- Cielito Musika Bandari eta Usartza Txistulari Bandari omenaldia, Denon Sahatsa elkartean. Antolatzailea: Auzokoak.
22.00.- Voces y Cuerdas taldearen kontzertua. Untzaga Plazan.
23.30.- Suzko erroberak, Pirotecnia Astondoaren eskutik.
23.15.-Berbena antzinako doinuekin, Cielito Musika Bandaren eskutik. Untzagan.

- Ekainak 28, eguena
17.00.- Toka eta Igel-toka txapelketa. Karmen kaleko parkean.
17.00.- Umeendako txokolate-jana. Karmen kaleko parkean,
17.30.- Umeendako jokoak (lapikoak apurtzen, lasterketa zakuekin,..). Karmen kaleko parkean.
19.00.- Gorriti eta bere abereak. Karmen kaleko parkean.
Antolatzailea: Beheko Tokia.

- Ekainak 29, barixakua
12.00.- Meza, abesbatzarekin. Karmengo Amaren elizan.
12.45.- Toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa. Karmen kaleko parkean.
13.00.- Piskolabisa.
19.00.- Voces y Cuerdas taldearen emanaldia. Karmen kaleko parkean.
20.30.- Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia. Karmen kaleko parkean.
21.00.- Piskolabisa.
21.30.- Dantzaldia Tukan taldearekin. Karmen kaleko parkean.
Antolatzailea: Beheko Tokia.
20.00.- ITOIZ SUITE, Itoiz taldearen arrakasten adaptazio sinfonikoa, Juan Carlos Pérez eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Armeria Eskolaren Mendeurrena ospatzeko. Sarrera: 14 euro aldez aurretik (www.ticketea.com) eta 20 euro leihatilan. Coliseo Antzokian.
23.00.- Cielito Musika Bandaren gaueko kontzertua. Untzaga Plazan.

- Ekainak 30, zapatua
16.00.- Eibarko Hiria XXVIII. Xake joko azkarrak, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Untzaga Plazan.

- Uztailak 1, domeka
11.00.- San Pedroko meza eta konjurua, Akondia Baserrian.
14.30.- San Juan III Waterpolo Txapelketa. Antolatzailea: Urbat I.K.E. Orbea Kiroldegian.
16.00.- Eibarko Hiria XXVI. Bolo-Jokoaren Finala, Casa de Cantabriak antolatuta. Ipuruako Bolatokian.