Sanjuanetan ospatuko den XV. Gazte Egunerako kamiseta lehiaketa antolatu dute

Sanjuanetan ospatuko den XV. Gazte Egunerako kamiseta lehiaketa antolatu dute
2022/04/12 eta kitto!
Jaixak Herrixak Herrixandakok San Juan jaietarako kamiseta lehiaketa jarri du martxan. Parte hartu nahi dutenentzat baldintzak hauek dira: “XV. Gazte Eguna” esaldia agertu behar da; “Jaixak Herrixak Herrixandako” edo taldearen logoa baita ere; eta zabaleran 30 eta luzeeran 40 zentimetroko tamaina izan behar du marrazkiak gehienez. Maiatzaren 12ra arteko epea dago eta marrazkiak jaixakherrixakherrixandako@gmail.com helbidera bidali behar dira.

JHH-ko kideek bi marrazki aukeratu eta finala tabernetan bozkatu ahal izango da. Irabazleak “saritxoak” jasoko ditu.