Sanjuanetatik Sanpedroetara, jaiek ez dute etenik Eibarren

Sanjuanetatik Sanpedroetara, jaiek ez dute etenik Eibarren
2017/06/27 eta kitto!
Sanjuanen lekukoa hartuta, ekitaldiz betetako egitarauarekin hasiko dira gaur Sanpedroak. Umeendako txokolate-jana eta jokuekin abiatuko da Beheko Tokiak antolatutako programa eta, honen ostean, Gorriti eta bere abereen ikuskizuna hasiko da Karmen kaleko parkean.

Bihar, ekainaren 28an, toka eta igela txapelketa izango da eguerdian, eta Mariachi Dominguez taldeak Mexikoko doinuak ekarriko ditu 18:00etan. Ondoren, Ernesto Barrutia eta Isabel Gonzalezek Dario Fo-ren ‘Pareja abierta’ antzezlana eskainiko dute. Iluntzean, Kaleetan Kantuz taldeak emanaldia eskainiko du eta, piskolabisaren ostean, 21:30etik aurrera, dantzaldia izango da Tukan taldearekin.

Eguenean, hilaren 29an, Karmen Parrokian meza izango da 12:00etan Gospel Bilbao ahots taldearekin, eta 13:30ean toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa.