Sankristobal auzoko jaiek jende mordoa erakarri dute

Sankristobal auzoko jaiek jende mordoa erakarri dute
2012/07/16 eta kitto!

La Rampa Sankristobal auzoko jai batzordekoek astebururako prestatutako jai egitarauak beste behin jende mordoa batzea lortu du eta, horrela, asteburuan bete-beteta egon dira bertako kale eta tabernak. Ekitaldi guztiak arrakastatsuak izan dira, baina duda barik barixaku gauean Lisker taldekoek Josean Salado gogoratzeko eskainitako kontzertuak eta zapatuan King Africa ezagunak plazan taularatutako ikuskizunak auzoko plazak jendez gainezka egitea eragin zuten. Ikusi hemen asteburuko jardueretan egindako argazkien bilduma.