Selfie lehiaketako 13 sagardo botilak banatuta

Selfie lehiaketako 13 sagardo botilak banatuta
2015/10/14 eta kitto!

Sagardo Egunaren inguruan antolatutako selfie lehiaketako argazki irabazlea Mikel Solasek partekatutako lagun taldearena izan zen. Koadrila irabazlearen izenean Idurre Iriondo, Victoria Atxotegi eta Olaiz Agirrebeña etorri ziren sari bila eguaztean eta, argazkian ikus dezakezuen moduan, pozarren eraman zituzten Gorenak bereizgarria duten 13 botilak, bana sagardotegi bakoitzeko.