Sexu-Bizi / Puntu Morea jaietako prebentzio programa eskainiko da Arrateko jaietan

Sexu-Bizi / Puntu Morea jaietako prebentzio programa eskainiko da Arrateko jaietan
2022/09/07 15:01
eta kitto!
Jai guneetan sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen Sexu-Bizi/Puntu Morea zerbitzua eskainiko dute Arrateko jaietan ere. Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak aditzera eman duenez, “gune hau babes leku eta gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste”.

Zerbitzua gaur (irailak 7) eta bihar (irailak 8) erabili ahal izango da, Arraten bertan, gauerditik hasita goizaldeko 03:00ak bitartean. Zerbitzuarekin kontaktuan ipintzeko telefono zenbakia, bestalde, 688 853 440 da.

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.