Sostoak Sorozabalen figurari eskainitako kontzertua emango du gaur Coliseoan

Sostoak Sorozabalen figurari eskainitako kontzertua emango du gaur Coliseoan
2012/06/22 eta kitto!

Sostoaren sanjuanetako kontzertua gaur izango da, 20.30etan Coliseoan (sarrerak 3 euro balio du). Emanaldiak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du eta Pablo Sorozabal musikagileari omenaldia egiteko aprobetxatuko dute. Berak sortutako abestiekin batera, musikagile donostiarraren bizitzaren pasarte garrantzitsuenei errepasoa emango diete eta, horrekin batera, Aita Donostiak, Fernando Remachak, Aita Hilario Olazaránek eta Francisco Escuderok idatzitako kanta bana sartuko dute egitarauan. Sostoari laguntzen Isabel Laspiur (pianoan), Andrea Berbois (biolinarekin), Sergio Morenza (gitarrarekin) eta Usartza txistulari taldekoek jardungo dute. Egitarauaren lehenengo zatian Sostoa abesbatzak jardungo du, jarraian musika instrumentalari eskainitako tartea zabalduko da eta horren atzetik zarzuela ezagunetatik aukeratutako hainbat pieza eskainiko dituzte. Kontzertuaren amaieran San Juan Himnoa abestuko dute. Jarraian, egitarau osoa irakur dezakezue:

Sostoa Abesbatza
Maite
Vagaundo de la estepa (M. Egia eta J.M. Yeregi)
Neskatxarena
Kanta berri
Nere maite politta (J. Gutierrez)

Talde Txikiak
The Odoro op.1
Eresi (biolina, A. Berbois)
Bihotz bat ("8 euskal abesti sorta, ahotsa eta gitarra")
Euskaldun makila (A. Iñarrairaegi eta M.E. Arrate/I. Iriondo eta K. Olañeta, gitarra: S. Morenza)
Preludio Fa sostenidoan (F. Remacha)
Pièce brève n.1 (F. Escudero)
Zortziko de las bateleras (Usartza Txistu Taldea)
Aitonaren ele zaharrak (euskal preludioa, A. Donostia)
Legun (fandangoa, H.Olazaran de Estella)


Zarzuelak
La del manojo de rosas
La tabernera del puerto
Black el payaso. "Deja la guadaña…"
Black el payaso. "Yo que jamás…"
Adios a la bohemia. "Recuerda..."
Don Manolito. "Sueña…"
Los burladores. "No hay como ser…"
Katiuska. "Noche hermosa…"
Katiuska. "Ucraniano de mi amor…"
Katiuska. "Es delicada flor…"
La tabernera del puerto
Gabiltzan kalez kale

Amaieran, denok batera San Juan Himnoa abestuko dugu.

Zuzendaria: J. M. Sagarna.