Sanjuanetarako girotzen hasteko moduko asteburua izango dugu

Sanjuanetarako girotzen hasteko moduko asteburua izango dugu
2019/06/14 15:32
eta kitto!
Oraindik egun batzuk falta dira San Juan jaiak ospatzen hasteko, baina, hala ere, asteburu honetan jaietarako prestatzen joateko moduko hamaika ekitaldi izango ditugu herrian: Alternatiben Azoka, Boxeo Gaua, Garagardo Ferixa, dantzak, kontzertuak, Break Dance txapelketa, topaketak, kirol probak, kale-antzerkia, erakustaldiak... Jarraian daukazue ASTEBURUKO AGENDA, aukeratzen hasteko:

BARIXAKUA 14

Alternatiben Azoka

17:30: Alternatiba Azokaren irekiera. 17:45: Garagardo dastaketa EH Beer Koop-en eskutik. 18:30: “Hausnartuz eta jolastuz Bizitzak Biziarazi”. 19:00: Alternatiben bira. 20:00: Solasaldia: Olatukoop eta Koop Fabrikako kideekin. Eibarko Bizikleta Plazan (euria egiten badu, Topalekuan).

Solasaldia

18:00: Errealitate lesbikoen film laburren solasaldia. Portalean (areto nagusian).

Uni-ren 50. urteurrena

19:00: Uni-ren 50. urteurrenaren liburu-aurkezpena. Udaletxeko Pleno Aretoan.

Garagardo Ferixa

19:00: XVII. Garagardo Ferixa, Eibar Rugby Taldeak antolatuta. Untzagan.

Dantzari Eguna

19:30: Dantzari Eguna. Antolatzailea: Klub Deportiboa-Kezka Dantza Taldea. Untzagan (euria egiten badu, Legarreko frontoian).

Dantza

20:00: Eibarko dantza garaikidea. Ikasturteko amaieraren dantza emanaldia. 3 euro. Coliseoan.

Boxeo gaua

22:30: Boxeo Gaua. Antolatzailea: Gimnasio Ttatt. Astelena frontoian.

ZAPATUA 15

Jardunaldia

10:30/19:30: XXXV. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia. Arraten.

Emakumea eta rugbya

10:30/13:30: Zinta errugbi txapelketa (kontaktu barik) emakumeentzat. Doakoa, nahi duten guztientzat. Unben. 14:30: Emakumeen bazkaria. Untzagako karpan.

Tailerrak

11:00/20:00: Simulazio jokoen tailerrak: modelismoa, eszenografia eta mahai-jokoak, Odisea elkartearen eskutik. Untzagan.

Uni-ren 50. urteurrena

11:30: Uni-ren 50. urteurrenaren liburu-aurkezpena (Uni-ko San Andres aretoan). 11:00etan eta 12:00etan: Bisita gidatua (taldeak erdiko eraikineko hallean osatuko dira). 11:00/12:30: Sagardo eta txorizo egosi dastatzea, trikitixarekin (Uni-ko erdiko eraikinaren aurrean). 13:00/14:00: 50. urteurreneko oroitzapen ekitaldia (ekitaldi aretoan). 14:15: Talde argazkia. (Uni-ko erdiko eraikinaren aurrean). 14:30: Bazkaria (Uni-ko kiroldegian). 17:00/20:30: Musika eta dantzaldiak. Barra zerbitzua (Uni-ko gimnasioan).

Bolo Palma

12:00/14:30: Eibarko Hiria Bolo Palma XXXIII. Txapelketa, Eibarko Kantabriako Etxearen eta Ermuko Peña Bolisticaren artean. Ipuruako bolatokian.

Musika

12:30: “Paumen erregea” ipuin musikatua. Isabel Laspiurren ikasleen ikasturte amaierako kontzertua. 3 euro. Coliseoan.

Igeriketa

16:00: XXXI. San Juan Igeriketa Saria. Antolatzailea: Eibar Igerixan. Ipurua kiroldegian.

Break Dance

16:30: Eibarko V. Break Dance eta New Style Txapelketa. Txaltxa Zelaian.

Prebentzioa

17:00: Gaztetopalaket (drogen inguruko prebentzioa). Txaltxa Zelaian.

Garagardo Ferixa

19:00: XVII. Garagardo Ferixa, Eibar Rugby Taldeak antolatuta. Untzagan.

Kale-antzerkia

20:00: “The Wolves” kale-ikuskizuna (The Fam Cia. Teatroren eskutik). Anbulatorioa-Toribio Etxebarria-Untzaga.

Kontzertua

22:00: Lord Witch eta Mago de Oz taldeen kontzertua. Untzagan.

Sexu-Bizi

00:00: Informazioa eta babes gunea San Juan jaietan. Untzagan.

DOMEKA 16

Txirrindularitza

09:30: Sanjuanetako LXXXIV. Txirrindularitza Sari Nagusia.

Arku tiroa

18:00: Arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba. Txaltxa Zelaiko kioskoan.

Garagardo Ferixa

19:00: XVII. Garagardo Ferixa, Eibar Rugby Taldeak antolatuta. Untzagan.

Musika

19:30: Debabarreneko Orfeoiaren kontzertua: “Bubbles-Ponpak”. Karmengo Amaren elizan.