Taberna dotoreena aukeratzeko lehiaketa

Taberna dotoreena aukeratzeko lehiaketa
2013/01/31 eta kitto!

Udalak Aratosteetan dotoreen jarritako taberna aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Jaietarako taberna apaintzen duen edonork har dezake parte lehiaketan, otsailaren 7a baino lehen Pegoran edo 010 telefono zenbakian izena emanda. Izena ematerakoan dekoraziorako aukeratutako gaia zein den adierazi beharko da. Lokalak otsailaren 8an arratsaldeko 18.00etarako prest egon behar dira, orduan hasiko baita epaimahaiko kideen beharra. Epaia, berriz, hurrengo egunean, barixaku arratsaldean emango dute ezagutzera. Saria, Eibarko Udalaren garaikurra izango da.