Txistulariek kalejira egingo dute domekan Santa Zezilia omentzeko

Txistulariek kalejira egingo dute domekan Santa Zezilia omentzeko
2012/11/16 eta kitto!

Domekan, 10.00etan ekingo diote Santa Zeziliaren omenezko kalejirari Usartza Txistulari Taldekoek. Udaletxetik irtengo dira eta ibilbidean, besteak beste, Jose Ignazio Ansorena, Orbea eta Eusebio Basurkoren hainbat obra joko dituzte.