Txokolate-janarekin ospatuko dute San Valentin eguna gaur arratsaldean Untzagako jubilatuek

Txokolate-janarekin ospatuko dute San Valentin eguna gaur arratsaldean Untzagako jubilatuek
2022/02/14 11:11
eta kitto!
San Valentin eguna ospatzeko, gaur 15:00etatik aurrera Untzagako jubilatu etxean txokolatea edo kafea, bizkotxoekin lagunduta, banatuko dizkiete zentruko bazkideei, dohainik. Gainera, 50 urte edo gehiago ezkonduta daudela egiaztatzen duten bikote guztiei, zapatuan (otsailaren 19an), 14:00etan jubilatu etxeko kafetegian bertan egingo den bazkarira joateko txartela emango diete.