Untzaga munduko kulturen topagune bilakatu zen

Untzaga munduko kulturen topagune bilakatu zen
2012/10/01 00:00 eta kitto!

Beste batzuetan egindakoaren bidetik, atzo (domeka, hilak 30) Maroko, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Brasil, Senegal, Pakistan eta Euskal Herriak bat egin zuten Untzagan, Kultur Arteko Jaian. Besteak beste herrialde horietako sukaldaritza probatzeko aukera izan zen eta haur eta helduendako tailerrak ere egon ziren martxan, horiek guztiak munduko musika eta dantza erakustaldiekin alaituta, gainera.