Ustekabe fanfarreak Sanferminak girotu ditu Donostiako Bar Antonio danborradarekin batera

Ustekabe fanfarreak Sanferminak girotu ditu Donostiako Bar Antonio danborradarekin batera
2022/07/11 eta kitto!
Ustekabe txarangakoak Iruñean egon ziren barixakuan, Donostiako Bar Antonio danborradarekin batera Sanferminak girotzen. Gazteluko Plazatik abiatutako kalejiran Sarriegiren doinuak eta Sanferminetako doinu ezagunak tartekatu zituzten.

Danborrada honek Ustekabe txarangarekin egindako ibilbidea ez da berria. Izan ere, Ustekabe txarangak 2014az geroztik jai guztietan jarri dio musika Bar Antonio danborradari. Eta, Donostian bezala, 2019an Iruñean ere elkarrekin hartu zuten parte.

Bar Antonio 1990ean sortutako danborrada konpainia da, nahiz eta kide askok aurretik Copco-ko danborradan parte hartzen zuten. Sukaldariz jantzita irtetzen dira kide guztiak San Sebastian egunean, baina zapi gorria gehitu diote Iruñeako festarako.

ustekabe 2 ustekabe 3 ustekabe 6 ustekabe 7