Ustekabe fanfarrearekin kalejira egin dute herriko kuadrillek

Ustekabe fanfarrearekin kalejira egin dute herriko kuadrillek
2022/06/23 07:42
eta kitto!
Iritsi da San Juan bezpera eta herriko kuadrillak prest daude jaiei hasiera emateko.  65 bat kuadrilla, 1.000 gazte inguru elkartuko dira Untzagan,12:30ean, eta kalejira egingo dute Ustekabe fanfarrearen doinuek lagunduta. Untzagatik Urkizuraino eta handik Estaziñora joango dira Lizarrako dultzaineroei ongi etorria egiteko. Ondoren, dultzaineroekin Untzagara bueltatuko dira Udalbatza eta aurtengo omenduek lagunduta: Maite Arroitajaregi, Arrate eskubaloi taldea, Jesus Alzaga, Manu Agirre, UEU, Mikel Oyarzabal, Ekingune eta ASPACE elkartea.

Aurreikusita dagoen bezala, 13:30ean iritsiko da kalejira Untzagara. Une horretan jendetza bilduko da herriko Udaletxearen aurrean jaietako unerik hunkigarrienetakoa bizitzeko:  pregoia eta txupinazoa. Ondo pasa jaiak!