Wenzeslao Orbea kalekoen jaia zapatuan

Wenzeslao Orbea kalekoen jaia zapatuan
2013/09/27 00:00
eta kitto!

Aurreko urtean egindakoaren bidetik, aurten ere San Wenzeslao jaiak ospatuko dituzte Wenzeslao Orbea (Legarre) kalekoek, biharko (zapaturako) antolatu duten egitarauarekin: 10.30etan ekingo diote jaiari, Musika Eskolako Mª Sol Arrillaga eta bere ikasleek trikitiarekin lagunduko duten kalejira eginda. Ondoren ume eta helduendako jolasak egingo dira (sokatira, kaskara-biltzea, zaku-lasterketa…) eta eguerdirako pintxo-potea eta txorizo-jana antolatu dituzte. Hamaiketakoa egin eta gero, 12.30ak aldera herri kirol erakustaldia eskainiko du Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariak. Bestalde, patata-tortila txapelketa ere egingo da: parte hartu nahi duenak tortila etxean prestatu eta 14.00etarako epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko du. Tortila egiteko gutxienez sei arrautza erabiltzea eskatu dute antolatzaileek eta eurak geratuko dira lehiaketara aurkeztutako tortilekin, arratsaldean egingo den pintxo-potean banatzeko. Auzokoen bazkaria 14.30etan hasiko da eta Duo Amanecer taldeak girotuko du. Eta gauean jaia agurtu baino lehen, arratsaldean txokolate jana, umeendako jokoak, pintxo-potea eta DJ Arnoren musika saioa egingo dira. Egitarau zehatza jarraian:

Zapatua 28
10.30.- San Wenzeslao jaien hasiera. Kalejira trikitilariekin (Mª Sol Arrillaga eta Musika Eskolako bere ikasleak).
11.30.- Ume eta helduendako jolasak (sokatira, kaskara-biltzea, zaku-lasterketa…).
12.15.- Pintxo-potea eta txorizo-jana.
12.30.- Herri kirol erakustaldia, Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolariaren eskutik.
14.00.- Patata-tortila txapelketa (14.00etarako aurkeztu beharko dira).
14.30.- Auzokoen bazkaria, Duo Amanecer taldeak girotuta.
18.00.- Txokolate jana eta umeendako jokoak.
19.30.- Pintxo-potea.
20.30.- Musika saioa, DJ Arnoren eskutik.
23.00.- Jaiaren amaiera. Wenzeslao Orbean.