Wenzeslao Orbeako jaiak ospatuko dira lehenengo aldiz

Wenzeslao Orbeako jaiak ospatuko dira lehenengo aldiz
2012/09/28 00:00
eta kitto!

Biharko (zapatua, hilak 29) antolatu dituztenekin ospatu nahi dituzte euren kaleko jaiak Wenzeslao Orbeakoek: programari 11.00etan ekingo diote, Marisol Arrillaga eta bere ikasleek alaituko duten kalejira eginda. Jarraian jolasei ekingo diete (sokatira, zaku-lasterketak, txapela botatzea…) eta horiek amaituta, herri-kirolak ailegatuko dira: gazteendako harri txikiekin jarduteko saioa prestatu dute. Txistorra pintxoak janda, bazkarirako ordua ailegatuko da (igogailuaren plazoletan marmitakoa jango dute). Eta arratsaldean, 17.00etatik aurrera play-back-ean parte hartzeko aukera edukiko du nahi duenak. Hurrengo urteetan jarraipena izateko esperantzarekin animatu dira aurten lehenengoz jaiak antolatzen.